Kide aktiboak
Elkartearen zerbitzuez baliatu nahi duten eta aktiboki parte hartu nahi duten pertsona fisikoak (Euskal Herrian bizi diren eta bertan lan egiten duten artista-autore profesionalak) edo juridikoak kide aktibo izan daitezke.
Kide Aktiboek elkartearen ekinbidean parte hartzen dute, proposamenak eginez, iritzia emanez etab.
Kide aktiboek Biltzarretan parte hartzen dute, bozka eskubidearekin.
Hautesleak dira eta hautagai izan daitezke.