eu es fr
 Zapart Euskal Artisten Sarea

ZAPARTista izan!

Sarearen filosofiak konpromezu maila askotarako atea zabaltzen du. Besterik gabe bizi seinalea eman nahi duen euskal artista izan zaitezke (Zapart Zalea), edo sarearen garapena laguntzeko ekarpen aktiboa egin zenezake.

Kideek arte heziketa jaso dute (arte eskola batean), edota sorkuntza prozesu propioa daramate, artearekin konprometiturik.

Elkarteko kideak helduak dira (18 urte baino zaharragoak).

Pertsona juridikoak elkarteko kide izan daitezke. Legezko ordezkariak edo horretarako behar bezala gaitutako beste edozein pertsonak ordezkaturik daude. Ordezkatzen duten pertsona fisikoen kopurua edozein dela ere, pertsona moralak ahots bakarra du.

Kide aktiboak

Elkartearen zerbitzuez baliatu nahi duten eta aktiboki parte hartu nahi duten pertsona fisikoak (Euskal Herrian bizi diren eta bertan lan egiten duten artista-autore profesionalak) edo juridikoak kide aktibo izan daitezke.

Kide Aktiboek elkartearen ekinbidean parte hartzen dute, proposamenak eginez, iritzia emanez etab.

Kide aktiboek Biltzarretan parte hartzen dute, bozka eskubidearekin.

Hautesleak dira eta hautagai izan daitezke.

Zaleak

Elkartearen xedearekin bat datozen eta haren ekintza bultzatu nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak dira.

Kide Zaleei elkartearen jardueren berri ematen zaie. Iritzi emale izan daitezke. Elkartearen ekintzan puntualki parte hartzen dute eta kuota bat ordaindu dezakete, inolako obligaziorik gabe.

Ez dira boto-emaileak, baina hautagai izan daitezke, ondorioz kide aktibo bihurtzea onartzen duten neurrian.

KIDE IZAN!

Web gune honetan Zapart sareak biltzen dituen kideen datuak egituraren funtzionamenduari begirakoak dira, izan sareraren eskaintza erabiltzeen behar eta gogoetara ahalik eta hobekien egokitzeko ala Zapartek antola ditzakeen ekimenetarako (partaideen soslaia findu nahi izanez gero). Bestetik sarearen ezaugarriak eta horren araberako erradiografia egin ahal izateko balia daitezke ere bai (adin tarteak, generoak etab.). Datu horiek ez dira hirugarren erakunde baten esku jarriko. Kideak norberaren datuen jabe gelditzen dira, horien berri izateko, moldatzeko ala ezabatzea eskatzeko.




Afiliazio zenbaki profesionala



Sorturtea


Euskaraz ba al dakizu?




Bazkide mota


Ordainketa mota

Urteko kuota 25€koa da baina ez da Sareko kide izateko, hots kide Zalea izateko, derrigorrezkoa (aldiz kontuan hartua izan daiteke ekimenetarako hautaketa garaian).
Kuota, ordaindu nahi izanez gero, nahi duzunean eta Kuota orrialdetik ordaintzen has zintezke (indarrean den urtearentzat).

Txartel bidez ordaintzeko HelloAsso-k eskaintzen duen aukera baliatu dugu. Kuota orrialdetik ordaintzen ahalko duzu

Transferentzia bidez ordaintzeko hemen dituzu gure kontuaren datuak: IBAN: FR76 1027 8023 8500 0204 0500 134 / BIC CMCIFR2A. Transferentzia egiterakoan zure izen-abizenak eta izena-ematerakoan epostaz jaso duzun kide zenbakia zehaztea eskertuko genizuke ;).

Txekez ordaindu nahi izanez gero "ZAPART"-entzat egin behar dira eta ondoko helbidera igorri: ZAPART - tTok, Joaniskobaita - Purguko kurutzeko plaza - 64480 UZTARITZE (Lapurdi)


Interesak



Jakintzak
Zure jakintzak zehaztea ongi etorria izan daiteke antola genitzakeen topaketa edo tailerrendako, edo erakusteko prest bazina.




segurtasun kodea