eu es fr
 Zapart Euskal Artisten Sarea

Urteko kuota ordaintzeko bide ezberdinak

Sareko kide izateko izena emana duzu (izan Zapartista! ataleko behekaldeko formulariotik) eta urteko kuota ordaindu nahi duzu? Horra hemen ordaintzeko bideak: transferentzia (ondoko kontura: IBAN: FR76 1027 8023 8500 0204 0500 134 / BIC CMCIFR2A) edo banku txartelarekin, azpiko formularioa baliatuz.

Azken aukera honentzat ez dugu HelloAsso beste aukerarik aurkitu doan, baina ez dute euskaraz jartzeko aukerarik ematen… horra beraz formularioa ulertzeko hiztegitxoa:

1. Urratsa

-> Zehaztu bazkidetza bat hartu nahi duzula "+"-aren gainean klikatuz (0 jarria baita berez).

  • "Souhaitez-vous…": "Bazkidetzaz gain dohaintzarik egin nahi al diozu ZAPART-i?"
  • "Pas de don" = "Dohaintzarik ez"
  • "Montant à payer…" = "Bazkidetzarako ordaindu beharrekoa"
  • "Étape suivante" = "Hurrengora"

2. Urratsa

  • "Prénom…": "Zure izena"
  • "Nom" = "Abizena"
  • "Email" = "Helbide elektronikoa"
  • "Étape précédente" = "Aurrekora"
  • "Étape suivante" = "Hurrengora"

3. Urratsa

  • "Date de naissance…": "Sorteguna"
  • "Pays…" = "Estatu izena"
  • "Champs obligatoires" = "Derrigor bete beharreko eremuak"
  • "Étape précédente" = "Aurrekora"
  • "Étape suivante" = "Hurrengora"

4. Urratsa

  • "Votre contribution…": "HelloAssoren funtzionamendurako ekarpena" KONTUZ, hau ez da derrigorrezkoa; Aldiz, zerbitzua doan eskaintzen dutenez, propina horiei esker garatzen dira.
  • "Modifier" = "Aldatu"
  • "J'accepte les conditions…" = "Erabilpen baldintzak onartzen ditut eta zerbitzuko araudia irakurri dut"
  • "J'ai compris que HelloAsso…" = "Ulertu dut HelloAsso enpresa sozial eta solidarioa dela eta berresten dut diruz lagundu nahi izatea" - Hori, eskupekoa ematen badiezu.
  • "Valider et payer" = "Berretsi eta ordaindu"

Aldez aurretik eskerrik asko!