eu es fr
 Zapart Euskal Artisten Sarea

Euskal artisten sarea

Zapart sareak Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea du helburu.

Arte plastikoetan diharduten artistak gara eta artistontzako tresna sortu nahi izan dugu. Ikusgarritasun fisikoa lagundu, sorkuntza sustatu eta belaunaldi, genero eta praktiken arteko zubiak eraiki nahi ditu Zapart sareak.

La red de artistas vascos

Zapart tiene como objetivo conectar y promover el trabajo de los artistas profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria.

Somos artistas plásticos con ganas de crear una herramienta para artistas. La red Zapart quiere promover la visibilidad física de los artistas, estimular la creación y tender puentes entre generaciones, géneros y prácticas.

Ikusgarritasuna lagundu

Ugari izaten dira mundu birtualeko sareak, katalogoak eta bildumak. Zapartek, oinarria mundu fisikoan ere jarri nahi du. Euskal Herrian dagoen azpiegitura ugaria baliatuz, artea jendartean bertan txertatu nahi du.

Arteak bide luzea du gurean. Alta, publikoak artearekin duen harremana auzo-herrialdeetan baino txikiagoa dago. Kultura hau garatzen lagundu eta jendartean onuragarria den artezaletasuna indartzeko ahaleginak eginen ditu Zapartek, erakusketen bidez edota bestelako tresnak sortuz.

Promueve la visibilidad

Hay muchas redes, catálogos y colecciones de arte en el mundo virtual. Zapart quiere sentar las bases en el mundo físico. Utilizando la abundante infraestructura que existe en Euskal Herri, queremos potenciar la presencia del arte en la sociedad.

El arte vasco no se queda atrás. Sin embargo, la relación entre el público en general y el arte es más débil que en los países vecinos. Zapart se esforzará por contribuir al desarrollo del vínculo con el arte, útil en la sociedad, ya sea a través de exposiciones o mediante la creación de otras herramientas.

Aniztasunaren leihoa

Euskal artea anitza da, beste leku guztietan bezala funtsean. Aniztasun hori maila askotan aurki genezake, izan praktiketan, ildoetan, izan adinean, generoan.

Aniztasunaren aldarrikatzaile eta defendatzailea izan nahi du gure sareak. Horrela, irizpide ezberdinak kontuan hartuz (adina, praktika, generoa…), kalitatezko erakusketa fisikoak antolatzen saiatuko da. Erakusketen inguruan komunikazio bitartekoak erabiliko ditu ekimenen eta artisten ezagutza laguntzeko.

Ventana de diversidad

Básicamente, Euskal Herria no es una excepción a la regla: el arte es muy variado. Esta diversidad se encuentra en todos los niveles, ya sea de práctica, de enfoque o incluso de edad y género.

Nuestra red quiere reclamar y defender esta diversidad. Así, teniendo en cuenta los diferentes criterios (edad, práctica, género), se esforzará por organizar exposiciones físicas de calidad. Utilizará los medios de comunicación para contribuir al conocimiento de los eventos y los artistas de la red.

Sorkuntza sustatu

Artistok gure bidea garatzeko aurkitzen dugun oztopo nagusiena baliabideena da. Izan azpiegitura ala ekonomikoa, arte sorkuntza garatu ahal izateko bideak aurkitu eta proposatu nahi lituzke Zapartek.

Alde batean asko eraikitzen den bitartean, beste leku batzuetan berriz, hutsak edota azpi-erabilitako egoitza asko daude. Denbora berean, artearen inguruan eta leku zehatzetan garatutako proiektu ederrak sortu dira. Bi izaera horietako azpiegiturak baliatu ahal izateko harreman sarea ehundu eta egonaldien antolatzea erraztu nahi luke Zapart-ek.

Empujar la creación

Los medios son el principal obstáculo que encontramos al desarrollar nuestro enfoque. Ya sea estructural o económico, Zapart desea encontrar y ofrecer los medios para desarrollar la creación artística.

Mientras que en algunas regiones la construcción está en pleno apogeo, en otras hay muchos locales vacíos o infrautilizados. Paralelamente, han surgido hermosos proyectos en torno a las artes y en lugares físicos concretos. Zapart quiere construir una red de relaciones para poder utilizar las infraestructuras de estos dos tipos y facilitar la organización de las residencias.

Lanbidea: artista

Artistak gara. Artearen beharra dugu bizitzeko eta arteaz bizi nahi dugu. Profesionalak izanik eskubideak ditugu eta Zapartek horien aldarrikatzaile eta defendatzailea izan nahi du.

Beste edozein kultura eskaintzendako artisten lana kontuan hartu eta berauek ordaintzen diren bezala, arte plastikoetako sortzaileok gure lanaren saria jasotzeko eskubidea dugu. Aldarrikapen hau gure dinamikaren parte da, errotik.

Profesión: artista

Somos artistas. El arte es una necesidad vital para nosotros y nos gustaría poder vivir de él. Como profesionales tenemos derechos y Zapart pretende reclamarlos y defenderlos.

Así como el trabajo de artistas de otros sectores culturales es considerado y remunerado, los artistas plásticos tenemos derecho al reconocimiento de nuestro trabajo. Esta demanda forma parte de los cimientos de nuestra dinámica.

Erreferentea eta akuilatzailea

Sareak ibilbide luzeko eta fama handiko nahiz ezezagunak eta gazteak diren artistak saretu nahi ditu. Horri esker, arte leku eta instituzioei begira erreferente bilakatu nahi luke Zapartek.

Artisten artean elkartasuna ardatz, artiston arteko elkar-elikatzea nahi genuke. Belaunaldi edota giro ezberdinetako artisten joerak, gogoak, beharrak partekatuz euskal Arte Mundua indartu genezake. Indar horri esker erreferente bilakatu eta ateak zabaldu genitzake.

Hala ere, sareak ez du protagonismoa bilatzen: artistak gara eta gure zeregin nagusia sortzea da. Artea indartzeko eta zabaltzeko asmoa dugunez, proiektuak sor genitzake, baina baita, eta bereziki, beste eragileek garatu nahi dituzten proiektuak lagundu eta ahalbideratu ere.

Referente e incentivo

La red tiene como objetivo reunir a artistas de larga trayectoria y cierta notoriedad, así como a desconocidos y jóvenes. Gracias a esto, Zapart quiere convertirse en un referente para lugares e instituciones artísticas.

Tomando como base la solidaridad entre artistas, queremos que la red sea una fuente de interés para sus miembros. Compartiendo las tendencias, los deseos, las necesidades de los artistas de distintas generaciones y / o entornos, podemos fortalecer el Mundo Artístico Vasco. Con esta fortaleza podemos convertirnos en un referente y ver puertas abiertas.

Sin embargo, la red no busca protagonismo: somos artistas y nuestra principal misión es crear. Nuestra intención de fortalecer y difundir el arte nos permite crear proyectos, pero sobre todo apoyar y hacer posibles proyectos que otras entidades quisieran desarrollar.

Euskal Herrikoa

Sare honek euskal lurralde guztietako artistak bildu nahi ditu, administrazio eta estatu zatiketen gainetik, euskal artea deitzen den honi zentzua emateko asmoz.

Logikaz, gutxienez euskaraz komunikatuko dugu; kide erdaldunentzako egokitzapenak era batean edo bestean egiten ahalko ditugu.

Euskal Herrikoa

Sare honek euskal lurralde guztietako artistak bildu nahi ditu, administrazio eta estatu zatiketen gainetik, euskal artea deitzen den honi zentzua emateko asmoz.

Logikaz, gutxienez euskaraz komunikatuko dugu; kide erdaldunentzako egokitzapenak era batean edo bestean egiten ahalko ditugu.